“Praktikan, Osakidetzak gaztelaniaz funtzionatzen du”
Osasungintzan euskara bultzatzeko kanpaina bat dute esku artean mediku egoiliar, erizain eta beste hainbat langilek Araban. Sinadura bilketa egiteaz gain, beste ekimen batzuk ere planteatu dituzte. Egoeraren berri eman du ‘Adri’ medikuak Zebrabidean, eta aldarrikapen eta eskaerak ere mahaigaineratu ditu. Martxoaren 22an, erizaintza eskolan mahaingurua antolatu dute harremanak egin eta lan ildo ezberdinak jorratzeko asmoarekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!