Polonian da Indarra Dantza Taldea
Lemko herrian ospatuko den jaialdi batean dago dantza-taldea: herri horretako kultura eta hizkuntza berreskuratzeko ahalegina egiten ari dira.
Poloniako Legnica hirian da Indarra Kultur Elkartea eta bertan izango da datorren uztailaren 9ra arte. Hiri horretan ospatuko den Swiat Pod Kyczera Nazioarteko Dantza Jaialdian parte hartzen dabil bertan, munduko txoko ezberdinetako beste zenbait talderekik batera.
Jaialdia Kyczera dantza taldeak antolatzen du. Lemko herria, kultura, erlijio eta hizkuntzaren arabera, ekialdeko eslabiarra den talde rusiniar (ruteniar) baten parte da. Haren jatorrizko lurraldea Karpato mendialdean kokatzen da: poloniarrak direnek Lemko izena dute; Eslobakiakoek, berriz Rusnak.
40. hamarkadan eurenn jatorrizko lurraldeetatik kanporatuak izan ostean, haien kulturaren zapalkuntza pairatu zuten urteetan zehar. Azken urteetan, ordea, Lemko herriak, bere kultura eta hizkuntza berreskuratzeko ekimenak egin ditu.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!