POESIA | Udaberri gorena, poesia lora
Aste honetan ere, poesiaren aniztasuna ospatu dugu: Birago Diop senegaltarraren "El soplo de los ancestros", Tati Loutard kongotarraren "Carta a una muchacha de Nueva York", Toyin Adewale-Gabriel nigeriarraren "Safari", Phillis Wheatley estatubatuarraren "Escrituras" eta Joxean Muñoz donostiarraren "Parentesiak etabar" eta azkenik Jon Mirande xiberutarraren "Ametsetatik" eta "Akelarre".
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!