POESIA | Poetak maiatzean ospatuz
Aste honetan hasita eta maiatza bitarte, ostiralero igoko ditugu astean zehar irakurri ditugun poemak. Aste honetako ildoa malenkonia izan da, Miren Agur Meabe, Friedrich Nietzsche (bai, poeta zen baita ere), Louise Glück, Rubén Darío eta Itxaro Bordalen lanetaz gozatuz.
“Malenkonia eta poesia biak bat”. Cliché-a izan badaiteke ere, lagunak dira maiz. Poetak maiatzean girotzen hasteko aitzakia baina ez da izan, eta entzuleei formatua azaltzeko baita ere. Ariketa kolaboratiboa izango da hemendik aurrera, entzuleen poesía, olerki edo zita gogokoenak bilduz. Parte hartu nahi duzu? sueltalaolla@halabedi.eus 😉
Ondoren, aipatutako poesia musikatuak:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!