Pobreziaren eta bazterketa sozialaren aurkako salaketa eraman dute Eusko Legebiltzarreraino
Euskal Herriko Eskubide Sozialen Kartak deituta, pobreziaren aurkako elkarretaratzea egin dute Gasteizen, Eusko Legebiltzarraren aurrean. Murrizketak gaitzetsi eta babes soziala bermatzeko neurriak exijitu dizkiote Eusko Jaurlaritzari.
Salatu dutenez, gero eta pobrezia gehiago dago eta “politika neoliberalak dira honen errudunak”. Emakumeek pairatzen duten diskriminazioa eta gazteen arteko langabezia eta prekarietatea ere izan dituzte gogoan, pentsioak jopuntuan daudela gaitzetsiz.
Horretarako, Diru Sarrerak Bermatzeko Errenta jasotzeko aukera 23 urtetik 18 urtetara jaistea eskatu dute, erroldatuta egon beharreko denbora ere murriztua: hiru urtetik urte batera. Alokairu etxea lortzeko, berriz, eskubide subjetiboa eskatu dute eta larrialde sozialeko laguntzekin gertatu beharko lizatekeen bezala.
Hau guztia lortzeko, Kalitatezko Babes Sistema Publiko eta Sozial baten aldeko Herri Ekimen Legegilea aurkeztu dute: sinadura bilketa jarri dute martxan ekimen hau babesteko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!