Pobrezia Energetikoaren aurka kalera atera ziren atzo
Pobrezia Energetikoaren aurkako egunaren testuinguruan elkarretaratzea deitu zuen Andra Mari Zuriaren Plazan Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak. Gasteizko Udalari bizitegi-larriladi egoerari aurre egiteko neurri zehatzak exijitu zizkioten.
Pobrezia Energetikoaren aurkako egunarekin bat eginik Gasteizko Etxebizitzaren Aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak, “Derecho a Techo” plataformak, elkarretaratzea burutu zuen atzo Andra Mari Zuriaren Plazan. Kandelak eta mantak baliatu zituzten Gasteizek bizi duen egoera larria irudikatzeko.
Issam-en kasua ekarri zuten gogora atzoko elkarretaratzean, edukiontzi batean iragan asteartean hilda agertutako 37 urteko gizonezkoa: “Pobrezia egoera batek eta aukera faltak eragindako zorigaiztoko amaiera” plataformako kideen hitzetan eta Gasteizek pairatzen duen bizitegi-larrialdi egoeraren “aurpegi gordinenaren” erakuslea.
Zentzu berean, Olarizuko etorbideko etxebizitza okupatuetan bizi diren eta oinarrizko hornidura zerbitzuak etenda dituzten dozenaka familien egoera ere salatu zuten. Gasteizko Udalak pertsona hauen beharrei erantzun beharrean kriminalizazio kanpaina bati ekin dio.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!