Pertsona bat etxegabetu dute legez kanpo Gasteizko Alde Zaharrean, Auzoan Bizik salatu duenez
Auzoan Bizi Etxebizitza Sareak salatu du etxegabetzea. Sareko kidea da etxetik bota duten pertsona.
Orain aste bete ura eta argia moztu zioten Rabiari eta dirua eskaini etxea uztearen truke. Gaur, kanpoan zela, etxeko atea tapiatu diote. Barruan ditu bere gauza guztiak.
Alde Zaharreko bizilaguna eta Auzoan Biziko kidea da Rabia. Etxebizitza Sareak azaldu duenez “ABko kidea tinko mantendu da, bere etxean geratzeko determinazio osoarekin”. Ustezko jabearen jarduna espekulatzailea eta guztiz ilegala dela azpimarratu dute, eta mehatxu eta beldurraren bitartez saiatu dela etxetik kaleratzen.
Berriak eta mobilizazioak iragarriko ditu Auzoan Bizik.
‼️AUZOAN BIZIKO KIDE HAT ILEGALKI DESALOJATU DUTE
Gaur, urtarrilaren 19an, ABko kide batek bere etxeko atea tapiatuta topatu du, bere gauza guztiak barruan dituelarik.
Duela astebete ura eta argia ere moztu zioten eta etxea uztearen truke dirua eskaini.⬇️ pic.twitter.com/V7t7Xn7MQf
— Auzoan Bizi Etxebizitza Sarea (@AuzoanBizi) January 19, 2023
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!