Larunbatean Gasteizko kaleak bete nahi dituzte Arabako pentsionistek
Pentsionistek Arabako gazteei eta gainontzeko langileei larunbateko manifestazioan parte hartzeko deia egin diete. Otsailaren 22an egin bezala, hiriburuan mobilizazio handia espero da martxoaren 17an.
Otsailaren 22an egin bezala, larunbatean manifestazio handia espero da Gasteizko kaleetan. Arabako pentsionistak hiriburura etortzera deituta daude, pentsio duinak eskatzeko eta %0,25eko igoera “iraingarria” salatzeko.
Helburua lortu arte ez dutela etsiko ziurtatu zuten eta hala jarraitzen dute, kalean, ia astero. Arabako Pentsionistak Lanean elkarteak, pentsioen auzia ez dela egungo pentsiodunen interesekoa bakarrik ohartarazi du. Hori dela eta, langile eta gazteei ere mobilizatzera dei egin die elkarteak.
Manifestazioa Artium museoan hasiko da 12:00etan, Postas kaletik igarotzeko eta Andra Maria Zuriaren enparantzan amaituko da. Orain arte Araban egin duten handiena izatea espero dute, gasteiztarrak ez ezik, eskualde ezberdinetako herritarrak gonbidatuz.
Astelehenero bezala, elkarretaratzeak egin zituzten Arabako herri ezberdinetan, Gasteizko deialdira batzera gonbidatuz. Irudian, Laudiokoa.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!