[HALA BIDEO] “Hamabost urte txapa ematen”
"100 urte, bakarrik ezin da” dinamikaren barruan, eta Zaharraz Harro jaien aterkipean, Auzolana pilotalekuaren XV. urteurrena ospatu zen atzo. Hamabost urte igaro dira auzoari zabaldu ziotenetik abandonatuta zegoen frontoia, eta hori ospatzeko Hala Bedi irratiaren zuzeko emisioa, auzolana eta mural margoketa antolatu zuten.