Auzo elkartasuna jaien erdigunera eramango du Zaharraz Harrok
Urtero bezala, ehun jarduera baino gehiago izango dira aurten Gasteizko Alde Zaharreko Zaharraz Harro jaietan, ekainaren 26tik uztailaren 2ra. Musika, zinea, kirola, antzerkia, dantza, hitzaldiak eta umeentzako jarduerez beteko dira auzoko kaleak.