Eserialdia burutu dute Garbialdiko langileek Txagorritxuko ospitalean
Garbialdiko langileek premiazko bilera bat exijitu diote Osakidetzako ESI Arabako zuzendaritzari, Garbialdik zerbitzu orduak murriztu nahi dituela jakin ostean.
Gehiago…
Gehiago…
Garbialdiko langileek premiazko bilera bat exijitu diote Osakidetzako ESI Arabako zuzendaritzari, Garbialdik zerbitzu orduak murriztu nahi dituela jakin ostean.
Indarkeria sexistraen aurkako nazioarteko egunean kaleak hartuko ditu Euskal Herriko mugimendu feministak. Gasteizen manifestazioa deitu dute Andra Mari Zuriaren plazatik.
Greba eguna izan dute gaurkoa Elecnor Telecominucaciones enpresako langileek. Zuzendaritzaren pasibitatearen aurrean greba mugagabea abiatuko dute datorren abenduaren 9an.
2016an auto istripu bat eragin eta ihes egitea egotzita urtebeteko espetxe zigorra ezarri dio Arabako Probintza Auzitegiak Espainiako Mercedes konpainiaren zuzendari den Emilio Titosi.
Azaroaren 23tik abenduaren 5a arte eskaintza zabala eskainiko dute Judimendiko gazteek. SUmendiren proiektua indartu eta auzokideekin harremanak sendotzeko baliatuko dute ekimena.
Azaoraren 15ean urgentziaz desalojatu zuten Aiztotegi kaleko 79. zenbakidun eraikina teilatua behera erori ostean. Auzo Elkarteak neurriak exijitu dizkio udalari auzoan hedatuz doan gaitz honi erantzuteko.
Gasteizko Etxebizitza Eskubidearen aldeko eta Gizarte Bazterkeriaren Aurkako Ekimenak, Drecho a Techo-k, mobilizazioa deitu du azaroaren 30erako. Gasteizek etxebizitzaren inguruan bizi duen egoera larria salatu eta instituzioei neurriak lehenbailehen hartzea exijituko diete.
Gasteizko Lan Arloko epaitegiak ebatzi du zigorra Mercadonak ELAko ordezkari bati osagarri bat ordaintzeari uko egin ostean.