[ARGAZKI GALERIA] Martxoaren 3a oroitu zuen jendetzak Gasteizen
Milaka herritar batu ziren igande eguerdiko manifestazioan. Polizia manifestarien aurka oldartu zen Bakea kalean, Corte Inglés parean, eta manifestazioa zatitu zuen. Bost lagun atxilotu zituen Ertzaintzak eta hainbat zauritu, tartean emakume bat, foam jaurtigailu batekin. Ertzaintzak gomazko pilota ilegalak ere erabili dituela salatu dute. Manifestazio amaierako ekitaldian gogoan izan zituzten 1976ko martxoaren 3an hildako langileak, orduko borroka eta Palestinako egoera.