Zorrozako langile ohiak, beste istripu baten harira: “furgoneta batean sartu eta txakur bat bezala eraman zuten hanka zulatua zuen langilea”
Gauza ugari leporatu dizkiote beharginek enpresako zuzendaritzari: langileak gaizki tratatzea, formazio dokumentuak beharginen izenean sinatzea, lan istripuak modu desegokian kudeatzea... Aiaraldea hedabidea zuzendariarekin jarri da harremanetan, baina momentuz ez du erantzunik jaso.