Iruraiz-Gaunako Udalak Arabako Lautada zeharkatzen duen goi tentsioko linea elektrikoa ez egiteko eskatu du
Txosten tekniko batek udalerrian izango dituen eragin larriak ohartarazi ostean, Iruraiz-Gaunako udala proiektuaren aurka agertu da eta alegazioak aurkeztea erabaki dute udal taldeek.
