Ikastetxeetako patio eremuaren hiru laurden baino gehiago asfaltozkoa da Gasteizen
Gasteizko ikastetxeetako patioak aztertu dituzte eta ondorioa garbia da: berdegune gutxi, gutxiegi, dute eskoletan. Diagnostikoak lehenengo urratsa izan nahi du, jolastokien eraldaketari eta berdetzeari bide emateko, aintzat hartuta onurak ekarriko dituela bai ingurumen aldetik, bai pedagogikoki, bai ikasleen garapen eta osasunaren ikuspegitik.