GKS antolakundeak salatu du 1.500 euroko isuna jaso duela Laudioko Udaltzaingoaren aldetik, pankarta bat jartzeagatik
Urtarrilaren 28an egindako manifestaziora deitzeko pankarta jartzen ari zirela, GKSko zenbait militante identifikatu zuen Laudioko Udaltzaingoak eta 1.500 euroko isuna heldu zaie ekintzaileei.
Larrialdiko ebakuntza egin ostean etxegabe bat kalean utzi dutela salatu du Auzoan Bizik
"Asko dira DAI-a ez zabaltzearen ondorioz garai luze honetan kalean bizitzera behartuta daudenak; besteak beste, Auzoan Biziko hainbat kide. DAI-a zabaldu beharrean, Udalak modu intermitentean handitzen eta murrizten ditu CMAS eta udal aterpeko plazak."
HALABEDITARRAK | LANDER PEREZ PICAZO: «Artea guk historian uzten dugun marka bat da, azken finean, gure gizatasun eta gizartearen katalizazio bat»
Lander Perez Picazo artista gasteiztarra izan dugu gaur Hala Bedin. Atzerrian arte ikasketak egiten urte luzez egon ondoren, Gasteizen dago berriz ere, eta lanean jarraitzen du. Otsailaren 8tik erakusketa bat dauka martxan Arte eta Lanbide Eskolan, "Lehenik marrazkia izan zen" izenekoa. Artearen beharraz, bere ibilbideaz, erakusketaz eta beste gauza askori buruz hitz egin dugu.
HALABEDITARRAK | Edurne Azkarate: «Jendea nazkatu egin da bigarren mailako euskaldun izateaz»
Ainhoa Pardinak, Hizpideko euskara kolaboratzaileak, Edurne Azkarate aktorea elkarrizketatu du. Oiongo aktoreak Irati pelikulan hartu du parte, beste gauza askoren artean. Iratiko euskarari buruz, Oiongo egoera soziolinguistikoaz, bertsolaritzaz, euskal zentro eta periferiaz aritu dira, besteak beste.
HALA BIDEO | Hertzainaken azken kontzertua
Hertzainak taldeak behin betiko esan zuen agur Gasteizen urtarrilaren 6an emandako kontzertuan. Azkena gure alde bira txikiari bukaera eman zion ekitaldi hark Mendizabalan, 10.000 lagun baino gehiago bilduta eta euskal kulturgintzako hamaika gonbidaturen laguntzarekin.
Solasaldia | Oporrak, lanaldia justifikatzeako tresna? Kontsumoa eta aisialdia
Arantza Gutierrez eta Iñigo Cabiecesekin, tertulian.
[:es]Armenia | Minoría yazidí, Nagorno Karabaj y formaciones a periodistas
[:es]Colaboración de Karlos Zurutuza, periodista freelance, sobre diferentes aspectos relacionados con Armenia y Nagorno-Karabaj.
Mikel Antza (Arroz urez): “Saio literario honetan irakurleak hausnarketak, ikerketa eta Euskal Herriko zenbait gertaera historiko aurkituko ditu.”
“Politikan aritu den idazle bati elkarrizketa egiterakoan, politikari buruz ez galdetzean nolabaiteko frustrazio edo hutsunea nabaritzen da.”
Jon Gabiña (Hala Bedi Izan Media): “Herri mugimendua komunikazioan ahalduntzea da Izan Media tailerraren helburua.”
“Tailer hauek komunikazioaren oinarrizko tresnak erabiltzen ikasteko aukera paregabea dira.”
Iosu Aranberri (Gasteiz Zero Zabor): “Gasteizen zaborraren %34-a soilik birziklatzen da.”
“Gasteizek egun ez du organikoa ongi tratatzeko lekurik.”
Txileri buruzko analisia Sandra Trafilaf Yáñezen eskutik
Sandra Trafilaf Yáñez maputxea eta militante komunista izango dugu gurean. Sandrak 19 urte zituela eta Txileko diktaduraren aurka borrokatzen ari zela poliziak tiroz larri zauritu eta zortzi urtez kartzeleratu zuten. Espetxetik atera eta kazetaritza ikasi zuen, ordutikan ez dio idazteari eta militatzeari utzi. Adi beraz, badauka eta zer esan.
Leire Vitoria (Presoen euskara irakasle taldea): “Presoek ez dute euskara ikasteko eskubidea bermatuta.”
Espetxeetan euskara ez da ofiziala eta baldintza penagarriak dira euskara ikasten ari diren preso zein euskara irakasleentzat.
Amalur Alvarez (Gure Esku): “Hitzetatik ekintzetara pasatzeko unea da maila instituzionalean ere”
Arantzazuko Adierazpena aurkeztu zuen Gure Eskuk euskal gizarteko 100 kide esanguratsurekin batera.
Aimar Etxebarria (Iratzar): “Europak argitasuna eman behar du zentzu juridikoan erabakitze eskubideari buruz, nola eraman daiteke praktikara? Zein dira jarraitu beharreko urratsak?”
Iratzar eta Coppieters fundazioek Europa eta kultur aniztasunari buruzko jardunaldiak egin zituzten.
