Zentral eolikoen proiektuak geldiarazteko kontzentrazioa egin du Arabako Mendiak Aske ekimenak
Larunbat honetan Arabako Mendiak Aske ekimenak kontzentrazio bat burutu du Arabako Foru Aldundiaren aurrean, «Txikiziorik ez Berriztagarriak bai, heriotza eta suntsipenik ez», lelopean. Arabako lurraldeko mendietan zentral eolikoak ez eraikitzea eskatu du.