Urriaren 21ean autogesioaren, okupazioaren eta asanbladaren aldeko egun handia Gasteizen
Egun osoko jaialdia antolatu dute urriaren 21erako, larunbata, Gasteizko Gaztetxearen, Auzolana pilotalekuaren, Errekaleorren, Sumendiren eta Hala Bedi irratiaren urteurrenak ospatzeko. Haurrentzako puzgarriak, kale animazioa, ikuskizun artistikoak, musika, bazkaria.... askotariko ekimenak egun osoan zehar autogestioa, okupazioa eta asanbladaren aldarrikapenak kalera ateratzeko.
Gasteizko txosnagunea, jai herrikoen alde: abuztuaren 3tik 9ra, hiru agertoki, zazpi txosna, hamaika kontzertu eta ekitaldi
Agerraldia egin du gaur Gasteizko Txosna Batzordeak, txosnagunea bi egun barru irekiko dela iragarri eta giroa berotzen hasteko. Ohar batzuk ere gogorarazi nahi izan dituzte eragileek.
Mugimendu Feministak martxan du protokolo feminista aurtengo jaietan ere
Gasteizko Mugimendu Feministak telefono zenbaki bat abiarazi du jaietan eman daitezkeen erasoei erantzuna emateko eta erasotuak izan diren horiei akonpainamendua egiteko: 747 414 834.
Gasteizko Txosnak abuztuaren 3an irekiko dira, Entxosnazio Egunean
Egun horretan bertan irekiko da txosnagunea, Kutxi kaleko sarreratik hasiko den kalejirarekin.
Herritar uholde batek babestu ditu Glavistako 240 langileak
Elkartasun uholdea jaso dute gaur Glavistako langileek. Guardianeko enpresa batzordeak 24 orduko greba deitu du, Glavistako kideei babesa adierazi eta zuzendaritzari enpresaren bideragarritasuna bermatu dezan exijitzeko. Grebak guztiz gelditu du Guardianeko ekoizpena. Arratsaldean manifestazio jendetsu batek ehunka lagun atera ditu Laudioko kaleetara.
Margoketa homofobo bat egin dute Gasteizen
Arriagako ermitako paretean egin dute. Ikusgunek gertakari homofobo bezala erregistratu du eta udalari ezbatzeko eskatu dio.
Solasaldia | Tertulistoak: Nola ausartzen zarete edozer gauzari buruz hitz egitera?
Iratxe Alvarez eta Ruben Sanchezekin.
Nagore Iturrioz (Steilas): “Itunpeko hezkuntza sistema baztertzailea da jatorriz, pertsona zaurgarriak sartuta ere”
EAEko Hezkuntza Lege berriaren lehen zirriborroak agertu dira, eta Steilasen balorazioa eta kritika jaso ditugu.
Geopolitika-Ekonomia | Dolarrari alternatibak eta Txinaren apustua moneta digitaletan.
Ekai Centerreko Adrian Zelaiaren kolaborazioa.
Imanol Aranburu (Zaharraz Harro): “Alde Zaharra antolatuta dagoenez eta bere aldarrikapenak dituenez, horren ondorio da Zaharraz Harro”
Hurrengo astelehenetik igandera, 27tik 3ra ospatuko dira Gasteizko Alde Zaharreko jai herrikoiak.
Gema Lasarte (Sareina): “Mundu digitalaren itsaso zabalera euskaratik, literaturatik eta feminismotik sareak zabaltzea da gure helburua.”
Sareinak antolatuta Literaturzale Feministen Topaketak egingo dituzte Uztailaren 1 eta 2an Gasteizko Emakumeen Etxean.
Agus eta Jesus (Arabako Ongi Etorri Errefuxiatuak): “Teorian oso demokratikoa den Europar Batasunaren mugak zeharkatzen milaka pertsona hiltzen dira.”
Ekainaren 22an arratsaldeko 19:30etan Gasteizko Aldabe gizarte etxean “Mugak zabalduz karabana 2022” ekimena azaltzeko asanblada egingo da.
Agus y Pili (OEE Araba): “Los mandatarios europeos están colaborando con la muerte”
Entrevistamos a Agus y Pili, parte de Ongi Etorri Errefuxiatuak Araba, sobre la Caravana Abriendo Fronteras que se encuentra ultimando los preparativos de su séptima edición.
Latinoamerika | Kolonbiako hauteskundeak, Ameriketako gailurra eta Venezuelako iraultza bolivartarraren egoera gaur egun
Mikel Morenoren kolaborazioa, Caracastik.
Peio Almagro (BDZ): “Boikot, desinbertsio eta zigorren kanpainak min egiten die israeldarrei, horretan sakondu beharra dago”
Larunbatean Palestinaren Aldeko Eguna ospatuko dute Bilbon.
