Statkraft multinazionalak Euskal Herrian bi parke eoliko eraikitzeko asmoak hautsak harrotu ditu
Araba eta Gipuzkoako mugan eta Urola Erdialdean eraiki nahi ditu parke eolikoak multinazional norvegiarrak. Azpeitiko Udalak herri batzar irekia deituko du eta enpresako arduradunak ere izango dira bertan. Bitartean, hainbat herritar antolatzen hasi dira proiektu horiek ez dituztelako begi onez ikusten eta bilera deitu dute Azpeitian bertan.