“Gazte boterea eta gazte antolakuntza dira gure armarik onenak Judimendin” JGA
Judimendiko Gazte Asanbladak 25 urte betetzen ditu aurten. Balio eraldatzaileak aldarrikatzeko, gazteon neurrira egongo den auzoa eraikitzen jaraitzeko eta Asanbladatik igaro diren 150 gazteei eskerrak emateko maiatzaren 4an urteurrena ospatuko dute auzoko gazteek.