Miranda-Bilbo trenbidean egindako suzko barrikada eta katenariaren mozketa aldarrikatu dute
Martxoaren 3aren bezperan, Urkabustaiz herrian trenbideko katenaria moztu eta suzko barrikada bat egin dutela aldarrikatu dute Hala Bediri helarazitako bideo eta ohar batean. Otsailaren 27an egin zuten ekimena eta hamarnaka ezezagunek piztutako suzko barrikadak Miranda-Bilbo trenbidea hainbat orduz etetea lortu zuen.
Hala Bedik ekintzaren bideoa eta irakurketa jaso ditu. Ekintzaileek Martxoaren 3ko urteurrenaren testuinguruan kokatu dute ekimena: «Ondarean utzitako oroimena egunez egun ohoratzen ahalegintzen gara, printzipio berdinen alde pareko determinazioarekin borrokatuz», esan dute bertan.
Garaiak ezberdinak badira ere gaur egungo egoera zalatu nahi izan dute ere: «Prekarietatea eguneroko ogia da askorentzat eta gobernuen burdinezko autoritarismoa sasidemokraziaren zetazko eskularruren bidez ezkutatu egiten dute».
Irakurketan ere «odoluste hau gelditzeko erresistentzia eta presio forma guztiak dibertsifikatzera» dei egiten dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!