Ostiralean irekiko ditu ateak Herri Dendak
Aurten Aiztogile Kaleko 35. zenbakian jarriko da denda.
Aurten ere, gabon sasoian, zabalik izango da Gasteizko Herri Denda, eta herri mugimenduaren materiala izango du salgai. Kokapen berria izango du oraingoan: Aiztogile kaleko 35. zenbakia.
Abenduaren 9an irekiko da, ostiralez, eta urtarrilaren 6an itxiko ditu ateak. Astelehenetik ostiralera 17:00etatik 21:00etara egongo da zabalik, larunbatetan egun osoz, 12:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 22:00etara; eta igandeetan goizez, 12:00etatik 15:00ak arte.
Materiala jarriko dute salgai herri mugimenduaren azoka honetan Presoen Lagunek, Hala Bedi Irratiak, Gasteizko Txosnek, Errekaleor Bizirikek, Gure Eskuk, Askapenak, Bilgune Feministak, Hemendik Harantzek, Sarek, Ongi Etorri Errefuxiatuakek, Araba Bizirikek, Gasteizko Gaztetxeak, Ernaik, eta Harrera Elkarteak, besteak beste.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!