Ostegunean ospatuko da Gasteizko Txosnen Banda Lehiaketaren finala
«Gune alternatibo, sortzaile eta politiko bat eskaintzeko asmoa» dute Gasteizko Txosnek. Horregatik, beste askoren artean, Banda Lehiaketa antolatzen dute urtero, ezagunak ez diren taldeei oholtzaren gainean aukera bat emateko.
Urtarrilean aurkeztu zuten 2023ko edizioa eta, lehiaketaren fase guztiak igaro eta gero, finala jokatuko da ostegun honetan, martxoaren 30ean, Jimmy Jazz Gasteiz aretoan.
Izena eman zuten guztien artean zortzi talde iritsi ziren azken fasera: Noname Tiriti, Ziraun, Negra Cucaracha, Painapple, Haizkan, Mind Trap, Eh, Mertxe! eta Deserrite. Horietatik lau dira, bozketa fasea pasata, finalean izango direnak: Ziraun, Haizkan, Negra Cucaracha eta Mind Trap taldeek, hain zuzen. Sarrera doakoa izango da.
Irabazleak Gasteizko jaietako egun batean Gasteizko Txosnetan jotzeko aukera izango du eta 500 euroko sari ekonomikoa ere jasoko du.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!