Ospitaleko langileen mobilizazioa: “Honaino heldu gara!”
Iragan ostiralean Lehen Arretako Zentroek egin bezala, EAEko ospitaleetan mobilizatu dira gaur Osakidetzako langileak. Osasun zerbitzuek bizi duten "muturreko egoera" salatu dute.
Iragan ostiralean ekin zioten Osakidetzako langileek mobilizatzeari, Lehen Arreta Zentroetan egin bezala EAEko ospitaletan mobilizatu dira gaur. Txagorritxu ospitaleko atarian elkartu dira langileak Eusko Jaurlaritzari baliabide gehiago exijitzeko.
Covid-19aren pandemiak agerian utzi ditu Osakidetzak azken urteetan pairatutako murrizketak. Langileek bizi duten “muturreko egoera” salatu dute: “Honaino heldu gara!”. Nekatuta eta baliabiderik gabe aurkitzen direla adierazi dute.
Urriaren 3an Bilbon manifestatuko dira Osakidetzako langileak, 12:00etan Jesusen Bihotzetik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!