Oligopolio elektrikoaren aurkako itzalaldi bateratua deitu dute
Gaur, urriak 8, iluntzeko 22:00etatik 22:30etara egingo da itzalaldia. 22:00etan Gasteizko Faroloian kazola jotze herrikoia ere deitu dute.
Gaur, urriak 8, oligopolio elektrikoaren aurkako itzalaldia deitu dute 22:00etatik 22:30etara bitartean. Gasteizen, kazola jotze herrikoia egiteko deia ere luzatu dute, 22:00etan Faroloian. Euskal Herriko deialdia EH Bilduk deitu du, ELA, LAB eta STEILAS sindikatuekin batera.
Azken hilabeteetan marka guztiak hautsi ditu argindarraren prezioak. Duela bi urtekoaren bikoitza ordaintzen da ia orain. Atzo, batez beste, 288,53 euro orduko megawatt bakoitzeko (MWh) izan zen prezioa. Pasa den hilean Mikel Oterok Araba Hizpiden argindarraren prezio izugarria ulertzeko gakoak eman zituen:
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!