Oier Gómez, larriki gaixo dagoen preso gasteiztarra,Gasteizko “Parisien” erakusketan presente
Hala Bedira iritsi den ohar batean, Oier Gomez Gasteizko presoa erakusketaren koadroetan barrena ikus daiteke. Minbizia eta metastasia dauka Gomezek eta Frantziako estatuan dago espetxeratua eta dispertsatuta. Apirilaren 8rako manifestazio nazionala deitu du Sare herritarrak, Gasteizen.
Gasteizko Foru enparantzan kokatuta dagoen Vital Kutxako aretoak, hilabete honetan zehar Gasteizko zuri beltzeko argazkien esposaketa hartu du. Erakusketa Gasteizko argazkilari esanguratsu desberdinen 650 irudiz osatua dago eta, bertan, hiriko komertzio, taberna edota jatetxe desagertuak topa ditzakegu.
Orain dela hamarkada ugaritako argazkiak biltzen dituen arren, egun batetik bestera, Oier Gomezen irudia jasotzen duen argazkia agertu da erakusketan. Polizia bat ikus daiteke erakusketan, garaiko Udaltzaingo bat; jarraian aurkezten ditugun bi argazki hauetan, argazkirik gabe eta argazki berriarekin ikus daiteke polizia.
Gaur egun, minbizi larria duen arren, Frantzian dago espetxeratuta Gómez, dispertsatuta. Tratamendua jaso dezake, baina baldintza onenetan ezin duela jaso salatu dute eragile ezberdinek. Besteak beste, Sare herritarrak, manifestazio nazionala deitu du apirilaren 8an Gasteizen, larriki gaixo dauden askatasuna eskatzeko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!