Indarkeria ezberdinetako biktimak elkartuko dira otsailaren 24an Gasteizen
Otsailaren 24an, 10:00etatik aurrera, indarkeria ezberdinetako biktimek euren esperientziak elkarbanatuko dituzte Europa Jauregian, Gasteizen. Izan ere, V. Foro Soziala antolatu aurretik, biktimen aferari egin nahi dio aurre Foro Sozialak eta Gasteizkoa izango da horretarako hitzordu nagusietako bat.
Jardunaldi hauek “Hitzordua. Entzunaz bizikidetza eraiki” izena izango dute, “hilabeteetako isilpeko lanaren emaitza”. Biktima ezberdinak bilduz, adiskidetza soziala bultzatu nahi dute, esperientzia ezberdinak elkarbanatuz.
Parte hartuko duten pertsonen artean Maite Berrocal, Pepe Moulia, Candi Gómez, Encarni Blanco, Blanca Roncal eta Rafa Isasi egongo dira. Gainera, Iralandako bake prozesuan parte hartu duen Alan McBride eta Conciliation Resouceeko kidea den Kristian Herbolzheimerrek ere hartuko dute parte jardunaldietan.
“Gatazkaren konponbide integrala, bizikidetza, biktimen errekonozimendua eta erreparazioa etengabe landu beharreko ezinbesteko elementuak dira”, adierazi zuten aurkezpenean.
Jardunaldietan parte hartzeko beharrezkoa izango da inskripzioak.forosoziala@gmail.com emailera izen eta abizenak bidaltzea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!