Nicole Salgarren mural berria Errekaleorren, emakumeen borroka ardatz hartuta
Nicole Salgar artista estatubatuarrak mural berria egin du Errekaleor auzoan. Emakumeen borroka islatu nahi izan du mural honetan, izan ere, martxoaren 10ean hasi zen honekin lanean, hilabete bereko Greba Feminista arrakastatsua eta 48 ordutara. Haren Instagram kontuan adierazi duenez, aurreko urtean Espainiako Estatuan erail zituzten 49 emakumeak izan nahi ditu gogoan, baita emakume guztien borroka ere. Gainera, 60 ordu baino gehiago behar izan ditu hau egin ahal izateko.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!