Natalia Albeniz (RedFanzine): “Hobea da ondo ezagutzea eta estigmak kentzea, ez pentsatzeko zerbait txarra dela”
Hilerokoaren normalizazioa eta tabuak apurtzea helburu duen fanzine berria da Redfanzine
Redfanzine proiektu berria aurkeztu zuten joan den astean Gasteizen. 12 emakumeren artean osatutako taldeak hilerokoaren inguruan fanzine bat argitaratu du, mota askotako edukiekin. Helburua, estigmak gainditu eta hilerokoa normalizatzea da.
Natalia Albeniz proiektuko kidea izan dugu gaur Hizpidean, eta fanzinearen nondik norakoak azaldu dizkigu, arazoaren analisia egitearekin batera.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Natalia Albeniz (RedFanzine): "Hobea da ondo ezagutzea eta estigmak kentzea, ez pentsatzeko zerbait txarra dela"00:14:41
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!