Naipes Heraclio Fournierreko langileek bigarren greba eguna egin dute, produkzioa etenez
Hitzaremenaren negoziazioak aurrera egiteko deitutako grebak enpresaren ekoizpena geldiarazi du % 90eko jarraipenarekin
Naipes Heraclio Fournier enpresako langileak kalera atera dira azaroaren 9an, grebaren bigarren egunean. Langileek lan baldintzak hobetuko dituen hitzarmena aldarrikatzen dute. Ekoizpena geldiaraztea lortu dute eta jarraipen handia izan du grebak.
Pasa den asteko asteazkenean bilera egin zen Lan Ikuskaritzarekin eta enpresarekin, baina enpresaren proposamena oraindik ez da aski langileen arabera, eta negoziazioak ez du aurrera egin.
Horregatik guztiagatik, ELAk eta LABek ordezkatzen duten langileek gatazka gizarteratzen jarraituko dutela iragarri dute.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!