“Mozal Legea ez da gure eguneroko bizitza baldintzatuko duen ezer”
Hala Bedi Irratiko kazetari bat Mozal Legearen aplikazioz zigortua izan zen Errekaleorreko argi mozketaren berri emateagatik. Irratitik jasotako isuna ez ordaintzeko erabakia hartu dugu eta horrek ere zabalpena izan du hedabide ezberdinetan. Está Pasando en Gasteizek Hala Bediko bi kide elkarrizketatu ditu honen berri izateko. “Adierazpen askatasuna murrizteko legea dela” argi utzi dugu elkarrizketan eta hau soilik “harri txiki bat” besterik ez dela izango badakigu. “Ez da gure eguneroko bizitza baldintzatuko duen ezer”.
Bideoa: Está Pasando en Gasteiz
https://www.youtube.com/watch?v=75VjO2thM90
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!