Miren Mindegia (Maria Zugarramurdikoa…): “Inkisizio garaitik dator emakume izateagatik eta aske jokatzeagatik epaituak sentitzea”
“Maria Zugarramurdikoa eta sorginduak izan ziren emakumeak” izeneko komikia plazaratu du Miren Mindegiak, Adur Larrearen ilustrazioekin. 1609n Zugarramurdin izandako sorgin-ehiza kontatzen du istorioak, eta Inkisizioak sortutako sorginen irudiaren aurka egitea du xede.
Miren Mindegiarekin hitz egin dugu, komikiaren prozesuaz eta batez ere zabaldu nahi izan duten mezuaz ere. Gaur egunera arte mantendu da Inkisizioaren emakume askeen aurkako jarrera.
Elkarrizketa osoa hemen entzungai.
-
Hizpidea: Miren Mindegia (Maria Zugarramurdikoa...): "Inkisizio garaitik dator emakume izateagatik eta aske jokatzeagatik epaituak sentitzea"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!