Mercadonak Mendebaldeko Sahararen baliabideen arpilatze politika bultzatzen duela salatuko dute Gasteizen
SEADen Lagunen Elkarteak Western Sahara is not for Sale (WSNS) erakundearekin batera Gasteizko Mercadonaren aurrean (Simon de Anda, 19) elkarretaratzera deitu du abenduaren 22an goizeko 11:00etik 14:00ak arte eta arratsaldeko 17:30etatik 20:00rak arte enpresa honek Mendebaldeko Saharan bultzatzen duen baliabide naturalen arpilatze politikaren kontra.
Gabonetako erosketa kanpainaren erdian, Saharar Herriarekiko elkartasun erakunde hauek esku orriak banatuko dizkiete Mercadonaren bezeroei olagarro hornitzaile txikien bitartez legea eta Saharar Herriaren eskubideak urratzen dituela adieraziz.
Izan ere, Mercadonak arrantzaren jasangarritasuna eta etiketatze zuzenaren aldeko politika aldarrikatzen duen bitartean hornitzaile hauek Dajlan, Mendebaldeko lurralde okupatuetan, arrantzatzen dute olagarroa eta gero marokoarra balitz bezala esportatzen dute, jakiaren jarraikortasuna eta merkataritza legeak urratuz.
EUS_Folleto_campanya_etiquetado
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!