Martxoaren 8ko greba prestatzeko asanblada irekia egingo du Gasteizko Mugimendu Feministak
Emakumeak grebara joango dira datorren Martxoaren 8an ere, Emakumeen Nazioarteko Egunean. Emakumeok planto! lelopean greba egin zuten joan den martxoan ere, eta eragin handia izan zuen Araban, Gasteizen ikusitako mobilizazio handienetariko bat ikusiz erdialdean.
Datorren urtean ere egingo dute greba, Euskal Herriko Mugimendu Feministak iragarri duenez. Gasteizen batzarra egin zuten irailean, eta han hartu zuten erabakia. Aurreratu zutenez datozen asteetan hasiko ziren herriz herriko lanarekin, greba prestatzeko. Gasteizko lehen deialdia, publiko egin dute: urriaren 24an, asteazkenean, 19:00etan Amaia Zentroan.
Aurreratu dutenez 24 orduko greba izango da datorren martxoaren 8koa. Berritasuna da hori. Aurtengo martxokoan, izan ere, gehiengo sindikalak lau orduko bi greba deialdi egin zituen: goizean eta arratsaldean. Emakume askok jo zuten, hala ere, egun osoko grebara.
2018ko Martxoaren 8ko Grebaren bideo laburpena
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!