Oier Gomez Euskal Herrira iritsi da, libre geratu ostean
Larriki gaixo dagoen Oier Gomez gasteiztarra libre geratu zen asteazkenean, euroaginduen inguruko ebazpena haren alde agertu baita. Ondo egin du bidaia.
Ez diote baldintzapeko neurririk jarri, eta leheengo orduak Parisko ospitalean jarraitu ostean, Euskal Herrira iritsi da ostiralean. Familiak, zentzu honetan, tramite ezberdinetako intimitatea errespetatzea eskatu du.
Gomezen kondenaren etetearen ostean, hiru euroagindu zituen zain Gomezek, bi Espanian eta bat Portugalen. Gogoratu behar da, Gomezi sei hilabeteko bizi itxaropena eman ziotela medikuek orain dela bi aste, pairatzen dituen gaixotasunak medio.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!