Margoketa ultraeskuindarrak egin dituzte Ortzi arropa dendan
Behin baino gehiagotan egin dituzte margoketak dendan.
Aiztogile kalean kokatuta dagoen arropa denda da Ortzi, Euskal Herriko irudi historikoetatik tiraka material ezberdina salgai duena. Azken egunetan, ordea, Vox alderdi ultraeskuindarraren margoketekin esnatu da Alde Zaharreko denda, behin baino gehiagotan gainera.
“Antza denez, batzuek oraindik ez dute gure ordutegia ezagutzen eta beti gauez bisitatzen gaituzte. Gaurtik aurrera espainolez jartzen hasi beharko gara, ea behingoagaitik zabalik gaudenean pasatzen diren eta gastu apur bat egiten diguten”, erantzun dute dendako kideek umorez euren Facebookean.
Argazkietan ikus daitekeenez, behin baino gehiagotan margotu dute arropa-dendaren atea.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!