Margoketa LGTBIfoboak egin dituzte Abendaño Ikastolan
Eskola-komunitateak elkarretaratzea egin zuen astelehen arratsaldean erasoa salatzeko.
Koloretako bandera dago margotuta Abendaño Ikastolako jolastokian, LGTBIQ+ komunitatearen sinbolo. Astelehen goizean koloretako lerroak hondatzen zituzten margoketak agertu ziren, gurutzeak banderen gainean.
Eraso homofoboaren aurrean, Abendañoko eskola-komunitateak elkarretaratzea egin zuen arratsaldean. Adierazi dute Abendaño Ikastolako hezkuntza-komunitatea komunitate inklusiboa dela, eta bertan pertsona guztiak ongi etorriak dira, erlijioa, kultura, jatorria eta sexu-orientazioa edozein direla ere. “Horrelako ekintzek ez dituzte berdintasun eta bizikidetza printzipioak bermatzen, komunitate osoaren aurkako erasoa dira, eta Abendaño Ikastolan ez dute lekurik”, esan du zuzendaritzak ohar batean.
Ez da Gasteizko eskoletan horrelako erasoak eman diren lehen aldia. Azken urteetan hainbat eskolatan egin dituzte margoketa LGTBfoboak.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!