“Nabi Saleh herrian emakumeak dira erresistentziaren protagonistak, eta horrek desmontatu egiten du Israelek ematen duen emakume palestinarren irudi esteoreotipatuta”
Iragan abenduaren 20an Isaelgo armadak Ahed Tamimi 16 urteko neskatila palestinarra atxilotu zuen bere etxe atarian grabatutako bideo bat sare sozialetan zabaldu ostean. Grabaketan nerabeak zaplaztekoa eman zion okupazio armadako soldadu armatu bati. Tamimi mundu osoan egin zen ezaguna umea izanik soldadu israeldarrei esku hutsik aurre egiten zieneko irudiak zabaldu zienetik, geroztik haren familia osoa okupazio indarren jomugan dago. Nerabearen kasua ez da bakarra, izan ere, okupazio erregimenak 467 ume palestinar atxilotu ditu 2017an; baina erresistentziaren ikurra bilakatu da bere erresistentzia ekintzen irudien indarragatik. Afera honen eta Tamimitarren historiaren berri izateko Manu Pineda izan dugu gonbidatuta Uhintifadako mikrofonootan. Pineda Unadikum Brigadetako ekintzailea da eta Tamimitarren laguna. Bere jardunean kritikatu du mendebaldeko ikuspegi etnozentrikotik erraz enpatizatzen dugula Ahed bezalako neskatila hileoriarekin, baina, bere antzera, armada sionistaren jazarpena egunero pairatzen dute ehundaka neska-mutil daudela. Nolanahi ere, bere atxiloketaren irudiak duen indar sinbolikoagarik,Tamimiren aferak balio izan du harekiko, eta oro har ume palestinarrekiko, elkartasun mugimendua akuilatzeko mundu mailan.
-
Erredakzioa: "Nabi Saleh herrian emakumeak dira erresistentziaren protagonistak, eta horrek desmontatu egiten du Israelek ematen duen emakume palestinarren irudi esteoreotipatuta"00:59:30
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!