Maiatzaren 12an izango da 9. Hala Bedi Rock jaialdia
2008a geroztik, 2013 eta 2014 urteak salbu, Hala Bedi Rock jaialdia urtero ospatu da Gasteizko Gaztetxean. Aurtengo edizioa, maiatzaren 12an ospatuko da, larunbatez, eta rocka izango da protagonista Gasteizko erdigunean dagoen muinoko etxe sorginduan.
Txorionak urte gogoangarri haren baitan ospatu zen lehen Hala Bedi Rock jaialdia, duela 10 urte, non, besteak beste, egun kultuzko talde diren Obligaciones, Bronze, eta Erizo taldeek parte hartu zuten. Ordudik, urteroko zitari uko egin gabe, musika estiloz izugarri anitzak lantzen dituzten hamaika pasatu dira gaztetxeko oholtzatik.
Aurten, OkupaTu Gasteiz urtemuga den honetan, Dead Sequoia, The Twin Rebels, The Brew Grass Society, La Reverso , Devils Garden eta Giante taldeak arituko dira Hala Bedi Rock jaialdian. Bitxikeria gisa, aurtengo afixea, Hala Bedi Rock jaialdiaren aurreko edizioetan parte hartu duten zenbait musikariren argazkien collage koloretsu batek osatzen dut.
Gainontzeko edizioetako beste kartel batzuk
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!