Mahai-inguru birtual batekin aztertuko dituzte CAF enpresak Jerusalemen eraiki behar duen tranbiak ekarriko dituen ondorioak
Larunbat honetan, martxoak 28, streming bidezko mahai-ingurua eskainikoa dute “CAF, jaitsi zaitez Israelen Apartheidaren trenetik!” kanapianko kideek. Euskal enpresak parte hartu behar duen proiektuak herri palestinarrari nola eragingo dion aztertuko dute bertan.
“CAF jaitsi zaitez Israelen apartheidaren treneteik!” kanpainako kideek mahai-inguru birtuala antolatu dute larunbat honetarako, arratsaldeko 17.30etan. Ester Muñozek eta Jaldia Abubakra parte hartuko dute bertan. CAFen tranbia proiektuaren aurkako plataformako kidea da Muñoz, Abubakra palestinar aktibista, aldiz, Al-Karama palestinar emakumeen mugimenduko eta BDZ Madirleko kidea da.
Proiektuak kaltetutako herritarrengan izango duen eragina aztertuko dute mahai-inguruan, bai eta CAF enpresak proiektuan parte hartzeari utz diezaion Euskal Herritik eman daitezkeen urratsetaz ere. Hau da parte-hartzeko esteka: https://labur.eus/vwhU0
Tranbia honi kolonia kiratsa dario
CAF enpresari esleitu zioten Jerusalengo tranbia eraikitzeko kontratua, horren aurrean Euskal Herri mailan proiektuaren aurako kanpaina abiatu zen iragan otsailean. Hala Bedik eta BDZ Gasteizek gaian sakontzeko erreportaje bat ekoiztu zuten elkarlanean, tranbiaren aurkako kanpainari bultzada emateko.
Erreportajeak itzal handiko pertsonen testigantzak jaso ditu hiru galderaren bueltan: Zergatik da ilegala Jerusalengo tranbiaren proiektua?, Nola eragingo die palestinarren bizi baldintzei? eta Nola eragingo lieke, aurrera aterako balitz, CAF enpresari eta hango langileei? Euskaraz zein gaztelaniaz dago ikusgai.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!