Maddalen Iza (Contra el Diluvio): “Klima aldaketa areagotu ahala, pobreen eta aberatsen arteko ezberdintasunak areagotuko dira”
Biharko manifestazioak hasiera emanen dio Gailur Sozialari Madrilen.
Aurreko astelehenean, abenduaren 2an eman zitzaion hasiera klimaren gailurrari, abenduaren 13ra arte luzatuko dena. COP25a bezala ezagunagoa den gailur honetan bertan parte hartzen duten herrialdeek aldaketa klimatikoaren inguruan hartuko dituzten erabakiak eztabaidatzen dituzte.
Txilen ospatzekoa zen bilkura hau, Madrilera lekualdatzea erabaki zuten, bertako egoera sozio-politikoaren ondorioz, baina herrialderen ordezkaritzak ekimenean jarraituko du, izan ere, Txileko ingurugiro ministroa den Carolina Smith izango da gailurra zuzenduko duena.
Gailur honen inguruan mintzatzeko, eta bide batez, bizi dugun testuinguru klimatikoa azaltzeko, “Contra el diluvio” kolektiboko kidea den eta meteorologoa den Maddalen Iza eduki dugu Hizpidean.
-
Hizpidea: Maddalen Iza (Contra el Diluvio): "Klima aldaketa areagotu ahala, pobreen eta aberatsen arteko ezberdintasunak areagotuko dira"00:12:03
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!