M13 ikasle langileon greba: “Gizarteak bultzatzen gaitu indibidualista izatera baina kolektiboki erantzun behar dugu”
Ikasle Abertzaleak-eko bi kideekin egon gara, Paloma eta Aimar, antolakundeak deitu duen martxoak 13-ko ikasle grebaren harira. EHU-n gertatutako faxismo kasuei buruz zein egungo egoera orokorrari buruz hitz egin dugu baita.
“Askotan esaten digute utopikoak garela” diote IA-ko bi lagun hauek. Haien erantzuna tinkoa da: hezkuntza sistema sozialista ez da gizarte kapitalista batetik etorriko, “guk eraikiko dugu”.
“Instituzioak ez dituzte ikasle langileon interesak defendatzen, enpresen zein dirudunen interes desberdinak baino ez dituzte defendatzen”. Azkenaldian, interes orokorretatik at dauden hitzarpen, kontratu eta lankidetza ugari berrietara salto egin dute: industria armamentistikoaren sustapena dela edota Israelekin elkarlaguntza medio. Irakasleen sare sozialak albistegiak ireki izan dituzte azkenaldian. Unibertsitatea ikasleak erdialdean ez dituelaren adierazle guzti hauek. Eskubide politikoen urraketa desberdinen aurrean, antolakuntzaz erantzungo dutela diote ikasle langileek.
Hezkuntza unibertsal, dohako eta kalitatezkoa aldarrikatzen duen paradigma baten alde dauzkagu EH-ko ikasleak martxan. “Lortu ditugun gauza guztiak izan dira borrokaren bitartez”.
Hona hemen elkarrizketa osorik:
-
Suelta la olla: M13 ikasle langileon greba: "Gizarteak bultzatzen gaitu indibidualista izatera baina kolektiboki erantzun behar dugu"00:29:02
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!