Lur Albizu (Ernai): “Gazte Topagunea ez da festibal bat bakarrik, bizi behar den esperientzia bat da”
Aurten Jarrai sortu zenetik 40 urte egiten dira eta beraz, aurtengo Gazte Topagunea berezia da. Ernai eta Aitzinak antolatutako ekitaldia Lemoan izango da, apirilaren 19, 21,21 eta 22an. Apustu handiagoa egiten du aurtengo egitarauak, eskaintza handiago eta anitzagoarekin, izan ere, askatasun eta etorkizuneko bulkadak lotzea eta gazte mugimenduei bai askapen prozesuei bulkada berezi bat ematea dira Gazte Topagunearen helburuak.
Ernaiko Luz Albizu izan dugu telefonoaren bestaldean, hemen entzungai:
-
Hizpidea: Lur Albizu (Ernai): "Gazte Topagunea ez da festibal bat bakarrik, bizi behar den esperientzia bat da"??:??:??
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!