Luis Diaz (Donostiako Maizterren Sindikatua): “Ohitu gara gertukoak Donostiatik alde egin behar izatera”
Etxebizitzaren arazoa larritu egin da salbuespeneko egoera honen eraginez. Donostiako Maizterren Sindikatuko Luis Diazekin hitz egin dugu, alokairuaren burbuilaz eta beste hainbat kontuz hitz egiteko. Gobernuak hartutako neurriak, ASVAL etxe jabeen patronala, Alokairuen greba eta beste gai batzuk jorratu ditugu Diazekin.
Hemen entzungai.
-
Hizpidea: Luis Diaz (Donostiako Maizterren Sindikatua): "Ohitu gara gertukoak Donostiatik alde egin behar izatera"00:19:59
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!