Lopez de Abetxukok badu irteera data
José Ramón López de Abetxuko preso politiko gasteiztarra kalera irtengo da datorren uztailaren 5ean. López de Abetxukok 28 urte daramatza espetxean –guztira 31 egin ditu preso- eta larriki gaixo dagoen preso politikoetako bat da. Kondena osorik betearazi diote hala ere, azken egunera arte, larriki gaixo egon arren. 68 urteko adina du Lopez de Abetxukok.
Lopez de Abetxukoren askatasuna Gasteizen eskatzeko egin diren ekimenak hamaika izan dira. Besteak beste, osasun arloko 595 sinadura eta beste 2.538 gasteiztarren sinadurak bildu zituzten 2014an, PSE, EAJ eta EH Bilduk honen askatasuna eskatuko zuen zentsura mozio bat sinatzeko balio izan zuena.
1986an Frantzian lehenengoz atxilotu zutenean, hiru urte eman zituen kartzelan. Espainiako Estatuak ez ditu hauek kontutan hartu espetxealdiaren zati bat kentzeko. Beraz, 31 urte egingo ditu preso kalean geratu aurretik.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!