Lodiok harro! gaudela aldarrikatzeko eguna, martxoaren 4an Gasteizen
Obesitatearen eguna delakoa “apurtzeko” asmoz, zapalkuntzari “planto” egin eta lodi harrotasuna aldarrikatuko dute Gasteizen martxoaren 4an, Lodiok Harro! egunean.
Irailean Jatunaldi lodiak, ezin kabitu! jardunaldiak antolatu zituzten Gernikan. 150 “gorputz lodi” batu ziren bertan, “Euskal Herriko txoko anitzetan dauden testuinguruek bazutelako elementu komun bat: egunero bizitzen dugun Lodifobia”, adierazi dute antolatzaileek.
Lodiok Harro! eguneko egitaraua eta informazio orokorra www.jatunaldiak.net webgunean eta @ezinkabitu instagramean izango dira ikusgai. Momentuz iragarri dutenaren arabera, eguerdian hasiko da programazioa 13:00etan kalejira batekin. Ondoren, arratsaldean lodientzako asanblada eta Warras Bizarras ikuskizuna izango dira, eta geroago ekintza bat egingo da. Egunari jai giroan emango diote bukaera, poteo eta kontzertuekin.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!