Lerimonte enpresaren ardura salatu zuten “Desjabetuon Hotelaren” desalojo arriskuaren aurrean
Mobilizazioei ekin diete Legutioko "Desjabetuon Hotela" espazioko kideek. Atzo, elkarretaratze jendetsua egin zuten Lerimonte S.L enpresak desalojoaren aurrean duen ardura salatzeko. Hilabeteko epean proiektuaren aurkako sententzia exekutatzeko arriskuaz ohartarazi dute Legutioko gazteek.
15 urtez hutsik egon ostean, Legutioko gazte talde batek iragan abenduan okupatu zuen herri erdian aurkitzen den LERIMONTE S.L enpresaren eraikina, «Desjabetuon Hotela» proiektua martxan jarriz. Bertako kideek eraikina desalojo arriskuan egon daitekeela ohartarazi zuten duela astebete.
Hilabeteko epean, proiektuaren aurkako sentenzia exekutatu daiteke eraikina desalojo arriskuan jarriz. Hori salatzeko mobilizazioei ekin diete “Desjabetuon Hoteleko” kideek. Atzo jendetza elkartu zen Lerimonte enpresaren bulegoen aurrean egindako elkarretaratzean.
«Ez dugu amore emango»
Proiektuko kideek hilabete luzteako lana goraipatu dute: «antolakuntza eta elkartasun proletariorako espazio bilakatu dugu hutsik zegoen hotela». Beste lanketa batzuen artean, herrian egonkortu egin den Elikagai Bankua jarri dute «Desjabetuopn Hoteletik» martxan azken hilabetetan.
LERIMONTE S.L da hotelaren jabea eta proiektuko kideak bertatik botatzeko lanetan ari dena. Legutioko gazteek salatu egin dute enpresak ez duela erakina hutsik mantentzea beste helbururik: «burgesiak bere irabaziak eta boterea handitzeko interesa soilik duela ondo dakigu, betse guztioi interes hauetara subordinatuak egotera inposatuz«.
Egoera honen aurrean, proiektuaren «beharrezkotasunean» berretsi dira bertako kideak eta espazioa defendatzeko deia zabaldu dute: «langileon kontrolpeko espazioak defendatu behar ditugu, eraiki nahi dugun bidean pausu errealak emateko baldintzak baitira».
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!