Legutioko udaletxeko balkoitik “Euskal presoak Euskal Herrira” dioen kartela kentzeko eskatu dute
Egin ezean, "jarduketa judizialak" abian jarriko dituela agindu du Espainiako Gobernuaren Ordezkaritzaordeak. through Alea.eus
Legutioko Udaletik jakinarazi dutenez, Espainiako Gobernuaren Arabako Ordezkaritzaordeak errekerimendu bat igorri dio. “Ahalik eta lasterren” udaletxeko balkoian jarrita dauden Euskal presoak eta iheslariak Euskal Herrira eta Askatasuna leloa duen estelada ken ditzan eskatu dio; hori egin ezean, dagokion “jarduketa judizialak” abian jarriko dituela iragarri du.
“Gogoz kontra bada ere”, kartelak kenduko dituztela esan dute Udaletik. “Jakina denez, horrelako auziak udalek galtzen dituzte, eta Legutioko Udala eramaten ari den diru publikoaren arrazionalizazio politika kontuan hartuta, gure gogoaren kontra bada ere, kartelak kendu egingo dira”.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!