Bostgarren greba eguna igarota greba mugagabeari ekingo diote Elecnorreko langileek
Greba eguna izan dute gaurkoa Elecnor Telecominucaciones enpresako langileek. Zuzendaritzaren pasibitatearen aurrean greba mugagabea abiatuko dute datorren abenduaren 9an.
Ikasturte hasieratik, lan baldintzen hobekuntzaren alde, mobilizazioetan murgilduta daude Elecnor Telecomunicaciones enpresako langileak. Gaur ikasturteko bostgarren greba eguna burutu dute. Goizeko lehen orduan, Telefonicak gasteizen dituen bulegoen aurrean mobilizatu dira langileak. LAB eta ELA sindikatuek oso positiboki baloratu dute gaurko mobilizazio eguna.
Azken greba burutu zutela bi aste igaro ostean Zuzendaritzak “langileen eskakizunei heltzeko inolako mugimendurik egin ez dituela” salatu dute sindikatuek, horren aurrean abenduaren 9an hasiko duten greba mugagabea erregistratu dute dagoeneko.
Langileen lan baldintzak hobetzetik urrun, enpresak hauen greba eskubideen kontra egin duela jakin dute langileek. Elecnor Telecomunicaciones-ek Nafarroako langileak bidaltzen ari da Agurain eta Araiara, “grebalarien greba eskubidea kolokoan jarriz”.
Enpresak arazo ekonomikoak argudiatzen ditu langileen egoera ez hobetzeko, sindikatuek, ordea, enpresak 2018an 28 milioi euroko irabaziak banatu zituela azpimarratu dute. Hainbat hedabidek argitara atera dute Elecnorrek %1,5 igo duela fakturazioa azken urtean, “enpresak langileon baldintzak duintzeko dueborondate falta agerian utziz”.
Greba mugagabearen prestaketa lanetan murgilduta daude orain langile eta sindikatuak. Gabonetako sasioia aprobetxatuz Telefonicako azpikontraten egoeraren berri emango diete bezeroei eta Plaza Berriko gabonetako merkatuan elkarretaratze intentsiboa burutuko dute Abenduaren 19an. Abenduaren 20rako Elecnorrek Bilbon duen egoitza zentralera hurbiltzea aurreikusten dute, Gipuzkoako, Nafarroako eta Bizkaiko ELA, LAB eta ESK sindikatuen langile-ordezkarien babesarekin batera.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!