Lasterbidean lasterketako antolakuntzak aurtendo edizioa ere bertan behera uztea erabaki du
Bizi dugun osasun eta ziurgabetasun egoera ikusita, 2022ko udaberrira atzeratzea erabaki dute antolatzaileek.
Koronabirusak eragindako egoeraren ondorioz, iaz maiatzaren 30ean Kanpezun ospatu behar zen Lasterbidean “nazio elkartasun lasterketaren” zortzigarren edizioa aurtengo udaberrira atzeratu zen. Lasterketako antolakuntzak, ordea, egun bizi dugun osasun eta ziurgabetasun egoera ikusita, beste urtez batez atzeratzea erabaki du.
“Gaur egun, orain arte ezagututako Lasterbidean lasterketa eta inguruko ekitaldiak antolatu eta ospatzea ezinezkoa” ikusten dutela jakinarazi da ohar baten bidez. Atzitik, “Lasterbidean lasterketa 2022ko udaberrian ospatzeko moduan egongo garela Kanpezun” espero duela adierazi du antolakuntzak.
Halaber, argi utzi nahi izan dute “euskal errepresaliatuen eta hauen gertukoen eskubideen aldeko konpromezua tinko” mantentzen dela, eta “inoiz baino ozenago beraien eskubide guztien aldarria” egiten dutela, #DenakEtxera lelopean.
Azkenik, gogora ekarri dute orain dela gutxi zendu zen Fran Balda, Lasterbideaneko Arbizu Lakuntzako edizioan bidelagun izan zutena.
Euskal presoen eta euren senideen eskubideen aldeko lasterketa herrialdez herrialde lekualdatuz joan da 2013. urtean jaio zenetik. Lehenengo edizioa Oiartzunen izan zen, eta ondoren, herri ezberdinetan ospatu da: Larrabetzun 2014an, Berriozarren 2015ean, Oñatin 2017an, Ondarroan 2018an edota azken edizioa, 2019an, Arbizun eta Lakuntzan.
Hala Bedi babestu nahi duzu?
Hala Bedin proiektu komunikatibo libre, komunitario eta eraldatzailea eraikitzen ari gara. Egunero, ehundaka gara proiektuan parte hartzen dugun pertsonak, eragiten digun errealitatea behatuz eta hura eraldatzen saiatuz, herri mugimenduekin batera.
Gure edukiak libreak dira, inork ez digulako agintzen zer argitaratu dezakegun eta zer ez. Eta eduki hauek dohainik eta modu libre batean zabaltzen ditugu, hedapena, elkarbanatzea eta eraldaketa helburu.
Halabelarririk gabe, Hala Bedi ekonomikoki sostengatzen duten bazkiderik gabe, hau ez litzateke posible izango. Egin zaitez halabelarri eta babestu Hala Bedi!